INOR ATZEAN EZ GERATZEKO/PARA QUE NADIE QUEDE ATRAS
Maiatzean zehar Hondarribian 1225 langile erregistratu dira enpleguaren aldi bateko erregulazio espedientean edo ABEEan (ERTE), %54,6 ostalaritza eta merkataritzako sektoreetakoak, eta horiez gain autonomoak. Guztiek haien jarduerak bertan behera utzi dituzte konfinamenduaren ondorioz. Udalean, eta alderdi politiko guztiak ados egonda, laguntza batzuk proposatu dira hiriko pertsonei nahiz enpresei laguntzeko. Horiez gain, Eusko Jaurlaritzarenak eta Foru Aldundiarenak daude. Pedro Sánchezen koalizioko Gobernuaren neurriek Euskadira ekarri dute 646 milioi euroko kopuru nabarmena, eta horiei gehitu behar zaizkie Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidezko Estatuko 3.147 milioiko abalak. Lehen esandakoaz gain azaldu behar da ekainaren 15etik aurrera indarrean sartu dela Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera; horrek ekarriko du arrisku egoeran dauden eta DBE kobratzen ez duten 60.000 euskal herritarrek Espainiako Gobernutik laguntza hori jasotzeko aukera izatea eta haien bizimodua hobetzeko para...